Ene! Galdera honi erantzuteko nire bizitzan zehar eman diren ikas-aldiak aztertu behar ditut!!!
Egia esan behar badut, azkeneko urtean konturatu naiz baldintza hauek asko aldatu direla. Orain dela urte batzuk, 10-13 gutxi gora behera, ikastera liburutegira joaten nintzen. Han nire lagunak egoten ziren eta denon artean azaltzen ziren dudak argitzen genituen, barreak bota, agobio momentuak baretu,.... Gogoratzen dut kalkuluak eginda neuzkala: ordu bete baten 5 orri (10 orrialde) ikasten nituen eta, minimo, errepasoan beste bi buelta eman behar nituen ikasgai osoari. Horrela kalkulatzen nuen nik zenbat egun dedikatu behar nizkion ikasgai bakoitzari (azkenean beti behar baino gutxiago ikasten nuen, baina beno...).
Gaur egun... zenbat aldatu den gauza!!! Batzutan ordu bete baten 2 orri ikasten ditut eta!!! Nire ikasteko erraztasuna asko gutxitu da eta behar ditudan baldintzak... Ez, hobeto pentsatuta, ez ditut esango zeintzuk dira behar ditudan baldintzak, baizik eta ze egoeratan ikasten dudan: etxeko logela baten, nik bakarrik, kanpoan zarata badago tapoiak jarri behar ditut eta memorizatu ahal izateko, bueltaka egoten naiz logelan altuan esaten ikasi dudana!!! Horregaitik nire liburutegi urteak amaitu dira, ezin bainaiz horrela ibili!!
Baina argi dago ondo ikasi ahal izateko ardura ez dagoela bakarrik gure gain. Nire ustez, teknologiari esker, asko hobetu da irakasleek ematen duten materiala, ez bakarrik power pointak, baizik eta material osagarria ere. Klaseak gainera eramangarriagoak dira eta askoz erakargarriagoa da presentazio bati begiratzea, errotuladorez idatzitako transparentzia bati baino (gogoratzen dituzue transparentziak??). Eta, dudarik gabe, nire ustez behintzat, internet. Gezurra dirudi, ematen baitu ahaztuta daukagula, baina orain dela urte batzuk, zure apunteak ez bazenituen ulertzen edo konpletatu behar bazenituen, liburutegia zen aukera bakarra. Gaur egun, internetekin, edozein duda azaltzen zaizunean, googlen bilatu, klik bat eta hor dago erantzuna!!!
Orduan, laburbilduz, hauxe dira ikasteko behar ditudan baldintzak: apunte onak,material osagarria, internet, nire ikasteko logela, tapoiak, altuan hitz egiteko aukera, pazientzia.... eta kafea!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario