Didaktikako hurrengo gauza Ikas komunitateei buruzko proiektua izan zen. Zorionez, gure lehenengo lauhilabeteko lan modularra ikas-komunitateei buruzkoa izan zen, gurasoen partaidetzari buruzkoa hain zuzen. Orduan, proiektu honetarako zerbait bagenekien, eta zein ondo etorri zitzaigun! Baina, hala ere, kurrikulumean murgildu behar izan ginen, zeintzuk ziren bere atalak, hauen edukia....Eta azkenean ikasi dugu zer den kurrikulama! Esan behar da ere focus-group-aren idea polita izan zela ere. Barreak behintzat bota genituen eta bideo oso txukun geratu zen!
Honen ostean Lan modularrarekin hasi ginen. Unitate Didaktikoa!! Zerbait entzunda baneukan, baina inoiz ez dut bat egin orain arte. Egia esan nire lanean ematen dudan edukiaren Unitate Didaktikoak ez nituen ezta begiratu. Nik klaseak nire modura eman ditut eta kito. Baina lan modularraren ondorioz, egun baten esan nuen: "Begiratuko ditut nire UD-ak, ia zer jartzen duen". Eta egia esan, dena ezaguna egin zitzaidan! Denboralizapena gutxi gora behera nire moduan bezala jarrita zegoen!
Orduan, lan hau egin eta gero esan dezaket UD bat egiten ikasi dudala (beno, momentuz ez da oso segurua, hori azterketan frogatu beharko dut!). Baina argi geratu zaigu denoi zeintzuk diren atalak, zer idatzi atal bakoitzean, nola idatzi.... Honekin lotuta, barregarri iruditzen zait adibidez dekretuan agertzen diren ebaluazio irizpideak gaizki idatzita egotea. Beste froga bat, blogeko azkeneko sarreraren izenburuan esan dudan bezala, teoria eta praktika ez datoz bat!!
Esan behar dut ere kostatu zaidala UD-aren atal batzuk ulertzea edo egiten lortzea, oso abstraktua iruditzen baitzait helburuak, konpetentziak, ebaluazio irizpideak... dena erlazionatzea. Suposatzen dut urteekin eta, batez ere, praktika eta esperientzarekin, eginkizun hau erraztea. Nik uste praktikak egin eta gero gauza asko argituko zaizkigula. Jakin dezaket nolakoa den DBH edo Batxilergoko gela bat. Baina lehen hezkuntzakoa... nahiko urrun geratzen zait eta, nire memoria arrain batena bezalakoa denez, oso ahaztuta daukat nola egiten genuen lan. Gogoratzen dut nire klasearen apainketa (horman biderkatzeko taulak, gaztelaniazko ortografia arauak "antes de p y b se escribe m"...), baina gutxi gehiago....
Ah!!! Beste gauza bat ere ikasi dut didaktikan.... Blog bat egiten eta erabiltzen!!!! Pena bat izan da nire denbora faltagatik nire kabiya honetan gehiago trasteatu ez izana. Baina tira, ez naiz super-heroi bat eta ahal izan dudana egin dut. Lana, fakultatea, fakultateko lanak, bloga (ahaztuta gaur arte...)... Ez da gutxi izan! Nik behintzat, oraindik azterketak falta dira baina, urte lanpetu eta positibo bat bezala itxiko dut ikasturte hau! Hurrengo ikasturtean.... "¡¡Más y mejor!!"
Kaixo Osasune, oraindik ezer idatzi gabe, eh? ea ba niri jarraipena ahalbidetuko zenidake idazten hasiko bazina, bestela ez dakit nolako prozesua jarraitzen ari zaren. Besteen blogak irakurri ideiak hartzkeo. Animo!!
ResponderEliminarEa ba…. Goazen hasiera bat ematera paper-zorro honi. Egia esan behar badut, blog-aren ideia oso ona iruditu zitzaidan. Normalean “txapas” bat naiz (zentzu onean) dibagatzen hasten naizean. Baina azkenaldi hontan, ikasturte honetan bereziki, nire bizitza nahiko aldatu da. Goizeko 6:10etan esnatu eta lanera. Hau amaitzerakoan, ziztu bizian bazkaldu eta falkultatera. Han talde lanak, debatetxoak, lan modularra, Piaget, Ikas-komuniateak…. Zer gertatzen da? Ba etxera heltzen naizenean nire idazkera ez dela batera ona, nire burua porrot egoten baita ordurako!!! Horregaitik beti atzera botatzen naiz. Baina beno… tira… saiatuko naiz munduari zerbait esaten, aldez aurretik abisatuz agian ez naizela beste ikas-kide batzuk bezain originala izango.
ResponderEliminarUste dut paper-zorro honetan Didaktikan ikasi dugunari buruz hitz egin behar dela. Ba, hasteko, hezkuntza formala eta ez-formalaren inguruan, esan behar dut aurretik ideia bat baneukala. Ingurumen Zientziak ikasi nituenean hautazko irakasgai bat Ingurune-hezkuntza izan zen. Han, gai honi buruz aritu ginan, gure eremua gehien bat hezkuntza ez-formala izango baitzen. Nork esango zidan niri Magisteritzako oihan honetan sartuko nintzela urte batzuk beranduago!! Baina beno, blogean esan nuen bezala, eta guztiz argi eukita bi ereduen eremuak, nire helburua hezkuntza formala da.
Geroago, kultura-hezkuntza eta gizarteratzearena etorri zen. Gure taldean sortu zen debatea oso interesgarria izan zen. Praktika honekin konturatu nintzen pertsona batzuk hiru hitzei buruz euki ditzaketen ideiak guztiz desberdinak izan daitezkela!!! Hiru hitz!! Bakoitzak berea defendatzen zuen, bakoitzak hitz bera bere modura ulertzen baitzuen. Azkenean ulertu dut zergaitik gertatzen den hau. Ni zientzietakoa naiz, betidanik, eta niretzako 2+2= 4 eta punto. Baina letretan gauzak ez dira hain itxiak, hain karratuak, eta bakoitzaren iritzia edo ikuspuntuarentzat lekua egoten da. Eta ikuspuntu horiek azalduz, partekatuz, komentatuz… nire ustez pilo bat gauza ikasten ditugu, guk konturatzen garena baino gehiago.
Egia esan… pozten naiz. Nire unibertsitateko beste esperientziarekin konparatuz (bakarrik apunteak hartu eta hartu egiten genuen) esperientzia hauek, taldeko-lanak,… askoz aberasgarriagoak iruditzen zaizkit. Eskerrak, bestela bi orduko klase baten apunteak hartuz eta hartuz, … ezin imajinatu!! Gainera urteekin geroz eta argiago geratu zait gauzak zuk egiten dituzunean edo praktikan jartzen dituzunean zailagoa dela hauek ahaztea. Agian konstruktibismo hau ez dago hain gaizki!! Lehenengo lau-hilabetean pilo bat lan egin genuen klaseak egon ziren bitartean, baina azteketa garaia heldu zenean, gauza asko ikasita geneuzkan lanak egitearen ondorio. Beraz, ez zen zama hain handia izan. Eta lau-hilabete hau itxura berdintsua dauka.
Beno, gaurkoz nahikoa, ez? Eskerrak hasieran abisatu dudala askotan txapas bat naizela… Aio...!!!