Bi hitz benetan potoloak eskuartean dauzkagunak, ez? Beno, hasteko uste dut beharrezkoa dela hitz bakoitza nire ikuspuntutik definitzea, gero hauei buruz hitz egiteko.
Neutraltasuna, nire ustez, gai baten inguruan zure iritzia ez nahastea da, hau da, gai baten inguruko eztabaida baten, ez jartzea alderdi baten edo bestearen alde edo kontra.
Objetibitatea, aldiz, datuak edota gauzak diren bezala kontatzea da.
Hau kontutan hartuz esango nuke, gure lanbidea irakaslea izango den heinean, neutralak izaten saiatu beharko garela. Badakit gauza oso zaila dela, baina hezkuntzan ezin ditugu nahastu gure iritzi pertsonalak. Ikasleekin eztabaiadak sortu beharko ditugu datuak eta gauzak objetibitatearekin azalduz, eta hauen iritziak bideratuko ditugu neutraltasun osoarekin, beti ere iritzi horiek errespetuzkoak izaten baldin badira. Adibidez, arrazakeriaren eztabaida baten inguran, ikasle batek honelako esaldi bat botatzen badu: “etorkin guztiak gartzeletara sartu behar zaie soilik etorkinak direlako”, argi daukat hori ez nukela onartuko, ez nire iritziaren kontra dagoelako, baizik eta giza-eskubide batzuk daudelako. Orduan gure lana iritzi hauek errespetuzko joeretara bideratzera izango da, beti ikasleen iritziak onartuz eta errespetatuz, nahiz eta gureekin zerikusirik ez izan…
No hay comentarios:
Publicar un comentario