Gaur goizean, 7ak aldera, egunero bezala gozaldu dut irratiko berriak entzuten. Betikoa, rekorteak, banketxe bati erreskatea, politikoak bata besteari errua botatzen.... Nazka! Orduan konklusio batera heldu naiz. Nire lanean matematikako eta gizarteko klaseak ematen ditut eta, Greziako gaia jorratzen dugunean, beti azaltzen dut Grezian demokrazia ezarri zela, zein den demokraziaren garrantzia, gaur egun oraindik indarrean mantentzen dela....Ja! Demokrazia kontu bat da, gezurra!!!
Atzo, gizarteko orduan (nira lanean, ez magisteritzan), ikasleek pila bat galdera egin zizkidaten: zein da erregearen zeregina? Zergaitik dago errege bat lehendakari bat baldin badago? Zergaitik egiten dituzte rekorteak? Ezin dugu ezer egin? Eta nire erantzuna izan zen: "Bai, bozkatu". Eta beraiek esan zuten: "Zertarako? Politiko guztiak berdinak dira eta!". Eta egia da!!!! Demokrazia baten bizi gara baina ezin dugu ezer egin!!!
Nire haserrearen atzetik gauza asko daude, rekorteak, herriarekiko indarkeriak,... Baina azken egunetan ikarragarria iruditzen ari zait hezkuntzari ematen ari diren labankadak!! Atzo, hotmailera sartzerakoan berri hau pasadaz ikusi nuen eta klikatu nuen irakurtzeko.
http://noticias.es.msn.com/primera-huelga-de-educaci%c3%b3n-en-10-a%c3%b1os
Ikaragarria iruditu zitzaidan hurrengo esaldia: "...el aumento de un 20 por ciento del ratio supondrá que en Infantil y Primaria se podrán agrupar hasta 30 alumnos por aula, en Secundaria hasta 36 y en Bachillerato hasta 42 ampliables hasta 46". Erotu al dira? Nola egongo dira 46 ikasle gela baten!!!!
Horregaitik sarrera honen izenburua. Fakultatean ikusten ditugu teoria asko eta ikasleen ikaskuntzarekin beti adi egon behar garela, atzeratuagoak edo zailtasun handiagoak dituztenei arreta berezia eman behar zaiela, eta oso azkarrak direnei ere, bere potentziala guztiz garatzeko.... Orduan irakasleak super-heroiak izan beharko gara ez? Hainbeste haurrekin hori ezinezkoa da!!! Zergaitik teorikoki gauza asko esaten dira, gero praktikara eramatea ezinezkoa bada!!!
Aurreko astean irratian (Asuntos Propios irrati saioan, rtve-en) hitz egiten zuen ekonomista batek esaten zuen: "argi zegoen lan erreformak ez zuela lanik ekarriko, baizik eta langabezi gehiago". Orduan zergaitik egin dute? Nortzuk dira politikarien atzean dauden aholkulariak edo... panoliak?? Zergaitik ekonomiako fakultatean irakasten dena gero batzuk praktikara hain gaizki eramaten dute?
Ez dakit, agian gaur oso ezkor nago, baina nire ustez hezkuntzaren greba hau denona izan beharko litzateke, eta batez ere gurasoena, zeren irakasleek ahal izango duguna egingo dugu, baina gurasoek beraien seme-alaben hezkuntz-kalitateagatik borrokatu beharko lirateke. Eta ez dut uste egun bateko greba batekin zerbait lortuko denik. Zer gertatuko litzateke irakasle guztiek mugagabeko greba bat egingo bagenu???????? Gobernuak armada bidaliko luke ikasgeletara, kontroladoreekin egin zuten bezala? Zergaitik ez dugu protestak alde batera usten eta proban jartzen ditugu?
No hay comentarios:
Publicar un comentario