Gaur klaseko azken eguna da (bihar ikasleek greba egingo dugu). Iuju!!! Iupi!!! Ole!!! Argi dago ez didala penarik ematen, ezta? Baina ez nago pozik horregaitik bakarrik. Ikasturtea amaitu da eta bizirik gaude!!! Puf... pentsamendua irailerarte eramaten dut eta urte gogorra izan dela esan behar dut. Baina hasierako beldurrak uxatu dira!!! Berriro ikastera, berriro unibertsitatera, 30 urterekin, nora noa? Ba UNIBERTSITATERA!!!
Ikasturte honetan, nire ustez, proban jarri naiz eta emaitzarekin oso pozik nago. Beraz, hurrengo urterako beste beldur batzuk baldin badaude ere (lan egoera, praktikak egin ahal izango ditut?...), berdin zait, ikasturte honetan indarrak hartu ditut eta seguru nago zama hori aurrera eraman ahal izango dudala.
Eta orain, azterketak egin eta oporrak!! Atsadenalditxo bat merezita dugu eta!!
Hurrengo ikasturterarte!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario