Páginas

2012/05/09

Nola irakatsi digute?

Zenbat irakasle izan ditugu gure bizitzan zehar? Ez dira gutxi izan... Ba, nire ustez, zenbat irakasle, hainbat irakasteko modu ezberdin... Hala ere, egina da normalean klase majistralak izan direla nagusi. Eta normala iruditzen zait, gaur egun irakaslea naiz eta onartzen dut metodo errezena dela.

Agian beti hitz egiten dut gai berdinari buruz (nire lehenengo unibertsitateko ikasketak eta bigarren hauek, magisteritzakoak), baina oso alde handia ikusten dut bien artean. Agian Ingurumen Zientzietan eduki multzoa askoz potoloagoa zen eta ez zuen hainbeste aukerarik ematen konstruktibismoarekin bueltaka ibiltzeko. Baina orduan klaseak guztiz magistralak ziren, irakaslea klasera heltzen zen, txapa botatzen zuen, guk apunteak "a toda pastilla" hartzen genituen eta galtzen zena... hor konpon!! Geroago, azterketa garaia heltzen zenean... ene, zenbat folio daude hemen? 194!!!

Magisteritzako ordutegia ikusi nuenean esan nuen: "ene, bi orduko klaseak, bi ordu apunteak hartzen gelditu gabe, eroak al daude?". Ba azkenean bi orduko klasean oso ondo eramaten dira eta askotan suertatzen diren eztabaidak oso interesgarriak dira. Egia da ere, lanez gainezka gaudenean askotan esaten dudala: "nahiago ditut klase magistralak, azterketarako ikasi eta lanik gabe!!", baina argi daukat ezetz. Hurrengo bi asteetan eskertuko dut nire folio totxoak hain handiak ez izatea eta eduki gehienak ezagunak egitea egin ditugun lanei esker.

No hay comentarios:

Publicar un comentario