Hasteko, argi dago ikasten ari garen graduak hezkuntza formalari begira prestatzen gaituela eta, egia esanda, nire asmoa hori da. Hala ere esan behar dut, aldez aurretik goi mailako beste ikaskateta batzuk eukita eta DBHn irakasle bezela lan eginez, etorkizunera begira jartzen naizenean gehiago pentsatzen dudala bigarren hezkuntzako natur zientzietako edo biologiako ikasgaian aritzea lehen hezkuntzan baino. Baina, gaur egun ez dakigu bizitzak azkenean nora eramango gaituen eta Lehen Hezkuntzan aritzea aukera bat bezela ikusten dut. Beraz, hezkuntza formala da nire helburua baina hezkuntza informala alde batera utzi gabe, nire ustez askotan ematen baita hezkuntza mota hori nire inguruan, ilobeei gauzak onak erakusten saitzen naizenean edo kuadrilakoekin hitz egiterakoan ingumenaren aldeko jarrera egokiei buruzko “kanpaina” egiten dudanean,…
No hay comentarios:
Publicar un comentario